eu | fr
Mintzalasai

Uste baino gehiago girelako

Zenbat gira? Lau, bat, hiru, bost, zazpi? Uda hasieran aurkeztu dira azken datu soziolinguistikoak eta bakoitzak egin du bere interpretazioa. Datu batzuk positiboak dira, besteak kezkagarriagoak, baina interesgarriena da premiazko behar batzuk agerian ematen dituztela; BAB eremuko egoera besteak beste.

Zer egingo dugu?

Hiru hiri hauetan metatzen da Ipar Euskal Herriko biztanleriaren herena baino gehiago eta euskararekiko deskonektatuena. Hortan bideratu beharko dira energia kolektiboak ondoko urteetan.

Baina politika publiko eraginkorrenak eta euskalgintza sozialaren mobilizazio indartsuenak beti mugatuak izango dira, hiztunek berek ez badituzte beren ohiturak aldatzen. Eta BABn, ongi barneratua dugunez gutti girela, euskara ez dela ez entzuten ez ikusten, guru burua frantses hiztun gisa aurkezten diogula munduari euskaldun izan aitzin.

Hartu hitza!

Alta, 15.000 euskaldun eta elebidun hartzaile bizi dira BABn. Beste gisa batera erranda: egunero euskara praktikatzeko 15.000 aukera ditugu gure inguruan. Hauetarik zenbat galtzen ditugu lehen hitza frantsesez emanez? Nork ez du sekulan deskubritu, plazer handiz, solaskide euskaldun berri bat nahigabean?

Uste baino gehiago gira; hortaz jabetu gaitezen okindegira sartzean, autobusera igotzean, administrazioko harreran, haur parkean, ezezagun batekin harremanetan sartzerakoan, lantokian...

Bitartean, 6. aldiz eta 6 astez, Mintzalasai ekimenak 75 aktibitateen inguruan bateratzeko eta boteretzeko parada eskainiko digu. Aurten lehen aldiz, BAB osoa izanen dugu jostaleku.

Milesker Mintzalasai antolatzen laguntzen gaituzten eta urte osoan euskara biziarazten duten 45 elkarteei.

MINTZALASAI 2017

  • 6 aste.
  • 75 hitz ordu.
  • 60 laguntzaile.
  • 45 elkarte antolatzaile.
  • 30 egitura parte hartzaile.
Mintzalasai afitxa
Bai Euskarari | Zerbitzua eta Lana euskaraz

> MINTZALASAI Elkartea - Elkarteen etxea - Erresistenteen plaza - 64200 BIARRITZ | 06 16 71 06 31
IKUSGARRI ANTOLATZAILE LIZENTZIA ZENBAKIA 3-1090846

Harremana | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016